NONDIK DATOR EMAITZA?
Bilboko Errotik Kooperatibako kideen esanetan, 2017an hasi ziren proiektu gastronomiko eraldatzaileari buruan bueltak ematen, Nikandre Kopckek sortutako Londoneko Mazi Mas proiektua, eta Danimarkan eta Suedian antzeko esperientziak ezagutu ostean.
‘Egun asko egon ginen Euskadin eta Espainian antzeko ekimenak ba ote ziren ikertzen, eta konturatu ginen dibertsitate funtzionala edo gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonekin antzeko proiektuak aurrera eramanak zirela, baina ez emakumeen bizi egoerak hobetzeko helburuarekin, pedagogia feminista baten bitartez, emakumeen ahalduntze indibiduala zein kolektiboa sustatzeko xede horrekin.
Pixkanaka konturatu ginen gure Errotik kooperatibarako garrantzitsuak diren elementuak gehitu behar genizkiola ekimen honi, esate baterako, jasangarritasuna, desazkundea, eta soberania. Azken finean, errotik eraldatzailea, feminista izango zen proiektu bat sortu nahi genuen. Eta horren guztiaren emaitza izan da EMAITZA, hortik izena.
Hala, Emaitza-ren sustraiak diseinatzen hasi eta laguntzen eta lankideen bila hasi ginen. Gero eta gehiago dira proiektu honetan interesa ikusten duten elkarte eta enpresak, eta laster ’emaitzak’ ikusi eta dastatu ahal izango ditugu eta dituzue.
Lehen ekitaldi gastronomikoa urriaren 8an izango da, Sustraiak Catering-eko sukaldarien laguntzarekin Bilborock aretoan.
Egia esan, geure bizitzetatik hasita, beste asko aldatuko dituen proiektu hau egi bihurtzen ikusteko irrikitan gaude.’