4.EKITALDI GASTRONOMIKOA AUZOKO TABERNA BEREZIENETARIKO BATEAN: URKIOLA
Emaitza-ko 4.ekitaldi gastronomikoa urtarrilaren 21ean ospatu genuen, San Franzisko auzoko Urkiola tabernan. Ana, bertako jabea, giza eskubideen defentsarekin harremanetan dagoen langile profesionala da eta jo ta ke aritu zen ekitaldia aurrera eraman ahal izateko.
Claret Enea-n sukaldatu zuten proiektuko emakumeek eta oraingo honetan Celia Macías sukaldariarekin ibili ziren. Txef katalan honek suak piztu zituen bere energia, maitasun eta profesionaltasunarekin, beste emakumeekin banakako eta taldeko ahalduntzea landuz.
Errotik-eko partaidea den Leire Abaigarrek ireki zuen 19:00tan hasi berri zen ekitaldia. Emaitza Errotik kooperatiba feministatik jaio zen proiektu sozial eta laborala da; izan ere, berrikuntzatik sortu eta emakumeen gizarte-inklusioa helburu gisa duen talde lana da.
Menua: Behin eta berriz dastatu beharrekoak diren elikagaiak dira, anitza eta ekologikoak. Edaria: Zerbeza (alkoholarekin, gabe, limoiarekin eta glutenik gabe), ardoa (txuria eta beltza, gustu guztietarako) eta nahi adina ur.
Sukaldariek jendarteko zorionik beroenak jaso zituzten eta emakumeen lana haien irribarretan islatua geratu zen. Loide A. Gomezen performanza postre goxo bat izan zen eta Manuelaren istorioarekin lokala barre algarez bete zen. Hementxe pare bat bideotxo ulertzeko zertaz ari garen:
Beste proiektu batzuekin elkarlanean aritu ginen: Sustraiak Catering, Sarean eta Bizkaiko Elikagaien Bankua, besteak beste. Eskerrik asko beti presente eta prest egoteagatik; ahalegin guztiak jarri zenituzten ekitaldia erraz eta samurra izateko.
Auzoan sortu ditugun sareak eta sortzeke daudenak bizitzak duen aniztasunaren parte dira.
Familian kide berriak ditugu eta taldea handitzen doa!