3.EKITALDI GASTRONOMIKOA: ETXEAN
3.ekitaldi gastronomikoa berezienetarikoa izan da guztiontzat.
Gau Irekia dela eta, ekitaldia Errotik Kooperatiba Feministaren egoitzan ospatu dugu. Bilboko auzo altuetan antolatu den parte hartzeko jaialdia da. Gau Irekia-ren helburua jendea gerturatzea eta auzoko lokalak, proiektuak, elkarteak eta ekimenak, besteak beste, ezagutzea da. Gau honetan aniztasunaren ateak zabalduko dira eta ditugun sareak sendotu nahiko genituzke.
Emaitza Errotik Kooperatiba feministaren proiektu gastronomikoa da. Gure egoitza Gorte kalean dugu, 10.zenbakian, San Franzisko auzoan. Gau Ireki honetan auzora gerturatu nahi genuen.
Ekitaldian Claret Eneakoek parte hartu dute eta haiek Mariaren Bihotza plazan duten sukaldea utzi digute proiektuko emakumeek bertan sukaldatu zezaten. Esker mila Agustin eta Bernar. Ostirala eta larunbat bitartean, 13 eta 14, Regina Escribá sukaldariarekin mundo eta kultura desberdineko bokatak egin ditugu.
Iritzirik Gau Irekirako egin duten menuari buruz?
Edariari dagokionez, ardoa eta zerbeza anitzak izan ditugu: Pikara Magazinen Pixkanaka zerbeza eta Sustraiak Catering-ek eman dizkigun Ékolo zukuak, besteak beste.
19:00tan hasi zen ekitaldia zer izan izan zen hura…egoitzan beste inor ez zen kabitzen eta Leire Abaigarrek Errotik presentatu zuen. Emaitza Errotik kooperatiba feministatik jaio zen proiektu sozial eta laborala da; izan ere, berrikuntzatik sortu eta emakumeen gizarte-inklusioa helburu gisa duen talde lana da. Hementxe 8 emakume kanpotar gaude eta Nigeria, Kosta Marfil, Perú, El Salvador, Venezuela, Argelia eta Marrukoesetik gatoz.
Errotik-eko aurkezpena amaitu zenean, menua azaldu eta jendeak jateari hasi zion.
Hala ere, ekitaldiak ez zuen bertan amaiera izan. 20:00tan Ainhoa Madariaga eta Leire Castrillejoren NOSOTRAS-GU GEU performanza hasi eta antzerkiaren bitartez jendeak mila emozio eta espazio berezagutu zituen. Bide honetan Oprimituaren Antzerkiko `Laborario Magdalenas´eko tenkikariak forma eta momentua gidatu zuten. Negar egin genuen, barre egin genuen ere, baina, batez ere, ahalduntzea landu genuen.
Ikuslearen parte-hartzea eta gero, dantzatu egin genuen!
Eta beste behin ere, feminismoak sukaldatu ditugu.