2.EKITALDI GASTRONOMIKOA: AINGERU ETXEBARRIAREN SUKALDARITZA ESKOLAN
Bigarren ekitaldi honen helburua lehenengoak eduki zuen arrakasta berdina lortzea zen eta lortzeko, urria eta azaroko astearteetan jo ta ke ibili gara.
Oraingo honetan Regina Escribá eta Mariana Ortiz sukaldarien laguntza izan dugu eta benetan, zoragarria izan da. Eskerrik asko bikote!
Regina Escribá eta Mariana Ortiz izan dira bigarren ekitaldiko sukaldariak
Ikaragarria izan da sorkuntzaren prozesua; izan ere, geure haurtzarora bueltatu gara egunotan izan ditugun zapore eta usainekin.
Emaitzako kide garenok infantziko plater eta elikagaietara itzuli gara yuca, papa rellena, burek, pupusa, pibil, couscous eta achiotearekin, besteak beste.
Geure haurtzaro, herrialde eta etxera itzuli gara elikagai hauek sortzean
Regina eta Marianaren laguntzarekin hurrengo menua diseinatu genuen azaroaren 14an Aingeru Etxebarriaren Sukaldaritza Eskolan aurkezteko
A ze arrakasta eta urduritasun!
Azaroak 13. Taldea bitan banatu zen eta batzuk erosketak egitera joan diren bitartean, besteak sukaldean plater zailenak prestatzen hasi dira. Tokia benetan polita da txoko edo elkarte baten antza du.
Gizon euskaldunen eremu diren elkarte edo txokoetan ibiltzea emakume migrante izanda txundigarria izan da eta aparta benetan eremu hau kultur aniztasunari irekitzea.
Azaroak 14. Iritsi da eguna. Goiz osoa eta arratsaldearen zatitxo bat lanean pasa eta gero, inor ez dugula ezagutzen eta Emaitza aurkeztu behar dugula konturatu gara.
Leire Abaigarrek proiektua aurkeztu eta Errotik-eko kideak diren Pablo, Aida eta Esterrek aurkezpenean parte hartu dute. Regina eta Marianak menua azaldu eta Emaitzako Carmen eta Nadègek haien ikuspuntua eman dute. Proiektuko gazte eta helduena dira eta momentu hunkigarriena izan da.
Indautxuko ‘Sister Moon’ musika taldeak giroa berotu zuen. Eskerrik asko Ibone, Tito, Juaro eta Gontzal, konpainia aparta izan zarete bigarren ekitaldi honetan.
Platerren festa hastera doa!
Menuaren sarrerak agortu direnean Aingeru Etxebarriak hitza hartu eta aho zabalik utzi gaitu! Bere begietatik ikusita ekitaldiak duen garrantzi eta profesionaltasuna, Emaitzako emakumeei proposatu die larunbatetan haien herrialdeetako platerren klaseak ematea!
Ezin dugu sinetsi ekitaldiak duen arrakasta!
Platerretan ez da arrastorik geratu eta jendea benetan esker onekoa izan da, hurrengo ekitaldian agertuko direla behin eta berriz errepikatuz!
3.ekitalia iristeko irrikitan gaude!
Bazatoz?