5.EKITALDI GASTRONOMIKOA DERIOKO BASERRI ANTZOKIAN

Aurreko ostiralean, otsailaren 14a, EMAITZAko emakumeekin zearo maitemindu ginen; izan ere, ahalegin eta esfortzu handia egin zuten gertaera galanta izan zedin. Derioko Baserri Antzokian izan zen 5.ekitaldi hau eta argi dugu ezagutu ditugun leku guztietatik hau politena dela.

Osteguna, otsailaren 13a

EMAITZAko emakumeek hilabete honetan Sustraiak Catering proiektuko Marta eta Garbirekin egin dute lan. Elkarlanean aritu dira eta ezin hobea izan da elkarren eskutik sortu dutena.

Egun osoa sukaldeko sutegietan pasa zuten. Pintxoen saltsa guztiak prestatu zituzten eta barazkiak maitasun guztiarekin potxatu zituzten hurrengo egunean dena prest eduki ahal izateko.

Ostirala, otsailaren 14a

EMAITZA eta Sustraiak Catering-eko lankideek eguerdiko 13ak aldera sukaldera buelta egin zuten menua arratsalderako prest uzteko. Aizue, gustoko duzue hilabete honetako menua?

17ak aldera Errotikeko Leire eta Saioak tokia prestatzeari hasiera eman zioten. Prestakuntzan, dekorazioan, apainketan…ibili ziren dena ederra utzi arte. Sukaldeko txaketa eta Mari Makeda proiektuko amantelekin etorri ziren. Proiektua Askabide erakundekoa da eta Senegaletik ekarritako oihalekin bertako emakumeek Bilbon egiten dituzte arropak.

Gonbidatuak 19tan iritsi zirenean bazituzten gosegarriko lehenengo pintxoak barran prest. Txokoan izan zen aurkezpen nagusia eta Leire, Carmen, Marta eta Garbiren hitzekin mahaikideek neguko pateak eta etxeko crack-a jan zuten.

Areto Nagusira pasa ziren lehenengo tragoa edatera eta Loide All artistak bere performanza aurkeztu zuen. Juan, “bere Juan” eta alkatxofak oso presente egon ziren. Eskerrik asko, beste behin ere, espazioa barre algarez betetzeagatik eta burbuja hori sortzeagatik non kanpoan dagoen errealitatea desagertzen den eta gu itxututa geratzen garen zuri begira.

Imajinatu dezakezue zer den halako menu baten pintxoak dastatzea jazz musika goxoaren notekin nahastuz? La Sodes presente egon zen ekitaldian eta bere melodietaz gozatzea benetan esperientzia sensorial ikaragarria izan zen. Ez duzue ezagutzen? Lasai, Bilborocken izango duzue, otsailaren 21ean, Zinegoak antolatu duen Lesbofòbia, un documental i deu respostes dokumentalaren proiekzioarekin eta gai honen inguruko eztabaidarekin.

23etan ekitaldiari amaiera eman zitzaion eta lekua hutsik geratu zen. Bakoitza bere aldetik, sentimendu berdin batekin: izugarria da sortzen ari garen hau eta horrenbeste lan eta esfortzuk pena merezi dute.

Erritmoa ez dadila gelditu!