EMAITZA
Proiektu gastronomikoa, feminista eta eraldatzailea
Emakumeen ahalduntzerako eta kontsumo arduratsuaz eta elikagaien zarrastelkeriaz kontzientziatzeko tresna gisa jaio den ekimena.
Errotik Kooperatibak sortua
Egoera zaurgarrian dauden emakumeen bizi egoerak hobetzeko, soldatapeko laneratzea oinarrian duen sorkuntzako sukaldaritza proiektua da. Bizkaiko Elikagaien Bankuak utzitako produktuekin sukaldatuko da plater bakoitza, iraungitze data hurbilagatik edo itxuragatik merkaturatuko ez diren produktuak erabiliz, alegia.
EMAITZA hitzarekin oso identifikatutako proiektua
Errotik osatzen dugun pertsona guztion sinergiak, interesak eta ezagutzak batuz lortu dugun emaitzetik jaio da. Hortik izena. Bizkaiko jatetxe eta espazio esberdinetan kokatuko den sukaldaritza proiektu ibiltaria da. Ekitaldi bakoitzeko menua emakume sukaldari adituek EMAITZAko langileekin batera diseinatu eta aurrera eramango dute.
Aukera gastronomiko ezberdin bat...
… emakume talde batengan eragin zuzena duena, eta sorkuntzaren, jasangarritasunaren, ekologiaren eta gizarte eraldaketaren aldeko apustu garbia egiten duena.

Bertan behera gelditu da Amillenako ekitaldia
Hurrengo ekitaldi gastronomikoa martxoaren 13an
Menu Agroekologikoa
Barazki arepak bi saltsarekin
Patata beteak
Babarrun frijituak kalabaza tenpura gainean
Barazki/oilasko Tajina
Etxeko rabioliak barazki eta gaztaz beteak
Artatxiki eta laranja bizkotxoa
Marrakech express
Bizkaiko Elikagaien Bankuak utzitako produktuetara moldatuko ditugu platerak.
Dantzak
Dantza boliviarrak
Dantza orientalak
Euskal dantzak