NORK
Errotik Kooperatibak sortu du EMAITZA.
Laguntza prozesu feminista profesional bati esker, egoera zaurgarrian* dauden emakumeek formakuntza eta soldatapeko lan aukera aurkituko dute EMAITZAn, eta horrez gain, kolektiboki edo indibidualki ahalduntzeko espazioa izango dute Bizkaiko beste jatetxe eta proiektu gastronomikoen laguntzarekin.
*Nazio Batuen ikuspegitik gizarte baten botere egiturak pertsona bati inposatutako egoera bezala ulertzen dugu zaurgarritasuna.
〰
Sukaldaritza zerbitzu ibiltaria
Esperientzia honi hasiera emateko, POP UP deritzon formatu ibiltaria aukeratu dugu, formatu berritzailea eta esklusiboa da, bai parte-hartzaileentzat, jatetxe edo enpresa kolaboratzaileentzat, zein zerbitzuaz gozatuko duten eta jakiak dastatzera hurbilduko diren pertsonentzat.
Hilean behin, Emaitza-ko partaideek chef baten laguntzarekin menu berezi bat osatuko dute, Bizkaiko Elikagaien Bankuak utzitako elikagaietara moldatuko dutena.
Denek elkarrekin ikuspegi ezberdin eta kreatibo batetik sukaldatuko dute, aho zabalik utziko gaituzte, mundua aldatzen joateko pauso txikiak eman daitezkeela kontzientziatuz.
Proiektuarekin kolaboratuko duten enpresa eta elkarteekin batera antolatuko dira ekitaldiak, eta musika, artea eta eszenografiarekin lotutako pertsonek zerbitzuak girotuko dituzte.
Hurrengo ekitaldia non izango den jakiteko bisitatu NON ETA NOIZ orrialdea.
〰
Errotik Kooperatiba
Prozesu berritzaileak errotik sortzeko jaioa den Kooperatiba Feminista da ERROTIK. Soziologia, hezkuntza, gizarte lana, pedagogia, antzerkia, espresio-mugimendua eta komunikazioan espezializatutako kideek arlo ekonomikoan, lanean, gizartean, kulturan zein hezkuntzan sexismoa errotik erauzteko proiektuak diseinatu eta martxan jartzen dituzte.
Ikuspegi feminista batetik, pertsonei zein inguruneari eragiten dien patriarkatuak utzitako esplotazio dinamikei aurre egin nahi die ERROTIK-ek, emakumeen eskubideen aldeko borroka helburu nagusia izanik.